XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Esku-langintza eta beste zenbait ogibide.

- Ehulerik ba al da? Eta irulerik?.

- Saskigintza. Zer-nolako saskiak egiten dira? Zertaz? Lehengaia nondik ateratzen da? Zeintzuk dira saskiginak darabiltzan tresnak?.

- Abarketagintza. Abarkaginaren lantokiaren nolakoa, erabiltzen dituen gaiak eta lanabesak adierazi bitez.

- Abarkatarik erabiltzen al da? Non egiten dituzte? Kalaproirik erabiltzen al da? Nork egiten ditu eta zertaz?.

Esku-langintza batzuk, Azkoitiko abarketaginenak adibidez, oraindik iraun diraute.

Ba dira betidanik ohizkoak izan eta bezeroek bestelakoak baino askoz ere nahiago izaten dituzten zenbait gauza.

Leengo mendeetan, olagintza beste lanbideen artean betegarri bat zan leku askotan; orain ordea bera da bizibide nagusiena Euskalerri`ko erri geienetan.

Onen laguntzaille diran bigarren maillako beste bizibideak ekarrerazi dute langille asko eta erriak eta uriak azi itxuski.

Lapur eta guda-bildurrak aspalditik billerazi zituan multzoka etxe asko Euskalerri`ko beste toki batzuetan.

Begira Gasteiz, Laguardia eta Errioxa`ko eta Erribera`ko iri asko muiño gaiñetan eraikiak.

Errixka ugari berriz an-emen banatuak, laneko erreztasunak eta elkartasunak al eskatzen-da: araba-zelaian, napar-sakanetan, e. a.

Esan gentzake beraz, oraingo gure erri auek, beren lekuz, lanbidez eta edakuntzaz, bertako lurraldeari eta leen-euskaldunen oikundeeri erantzunaz jarraitzen dutela.

Abelazkuntza Leen-aroetan gure aurrekoek eizaren bidez iiziak eskuratzen zituzten.

Iiza zan aientzat onura egiazki begikoa.

Eiza ordea, mende askoren buru, ttikitu egin zan; batez ere, giroaren biguintzeak eta larrekien ugaritzeak iizien ezikera egokitu zutenez gero.

Gure arbasoek ikasi zuten, beraz, bertako betizuak, pottokak, auntzak eta basurdeak ezitzen, ugaletazten eta, bide ortatik, berean heziketa lasaiagotzen.

Ardia ere ekarri zuten, eta bere bizikeren gai onurakor billakatu.

Ur-belarrak errienak edo aiderienak leen mendetan gure lurralde ontan ugari baitziren, abereak or zebiltzan ausarki eta abeltzaiñak berekin.

Bizikera orren ardatz bezela zenbait mendi batez ere leen aipa ditugunak, Lexe`tik Ordunte`raiño.

Gertaera auen lekuko or ditugu oraiño lengizakien trikuarri eta arrespil-saillak larremendi orietan sakabanatuak, gaurko saroiak bezala, abelzaintzako toki egokietan eraikiak.

Ezin aantzi gai ontan Gibijo`ko megalitoak, Badaya`koak, Gorbeia`koak, Urbia`koak, Urbasa`koak, Igoin`koak, Jaizkibel`goak, Larrun`goak, Ibañeta`koak, Baigura`koak, Zaho`koak, Lindus-alde`koak, Olobi`koak, Irati`koak, e. a.

Lanbide berak, naizta aski ttikiturik, jarrai darrai oraindik leku orietan.

Or, erri-lurretan dabiltz maiz ardiak, beiak, pottokak, auntzak eta urdeak.

Ba-ditugu betizuak ere oraindik abelgorri txiki ezigabeak Goizueta`ko mendietan.

Ezagutu ditugu ordea Gorbeia`n, Izazpi`n, Aralar`en, Leiza`ko mendietan, Larrañe`n.